XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskadin DBH berehala martxan jartzea dela-eta Eusko Jaurlaritzak egindako iharduketei buruzkoa.

Euskadin DBH berehala martxan jartzea dela-eta Eusko Jaurlaritzak egindako iharduketei buruzkoa, Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeko Katy Gutiérrez Muñoz andre txit argiak egina.

(Erretiratzea)

(05/10.04.01.0032)

Mahaiak, 1996ko uztailaren 11n egindako bilkuran, erabaki du onartzea Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldearen idazkia.

Hain zuzen, idazki horren bidez erretiratu egiten da Katy Gutiérrez Muñoz andre txit argiak lehendakariari egindako INTERPELAZIOA, Euskadin DBH berehala martxan jartzea dela-eta Eusko Jaurlaritzak egindako iharduketei buruzkoa.

Lehendakaritza honek, Legebiltzarraren Araudiko 97. artikuluan xedatutakoaz baliatuz, agintzen du erabaki hori Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Joseba Andoni Leizaola Azpiazu.